inprimatu
Arrai tokia
Izenburua:
Arrai tokia
Sinadura:
Garbizu, Joan (Zubigar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbizu, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
169.zk.
Orrialdea:
1

Arrai tokia

 

Zubigar

 

     (Nere adiskide Agirre'tar Dunixi'rentzat)

 

     Elizanburu, olerki aundiaren

     ¿Ikusten dezu goizean?... bezela abesten da.

 

 Izen auxe nabaitzean

 samintzen naiz biotzean

 naiz egunez ta gauean

 Izen au duan bazter bat da ta

 nere erri aldamenean

 menditxo baten oñean

 ta bidearen ertzean

 errota zarraz aurrean.

 

 Zabaldi bat zan aundia

 eta bertan ur garbia

 betea arraiaz guztia

 ertza batetik beste ertzeraño

 zuaitz ta larrez jantzia,

 auen gañean txoria

 goxo egiten kabia

 ta mokoan abestia.

 

 Nere gaztetan, barruan

 bateliko bal lotua

 jo gabe iñoiz ondua

 antxe egoten zan laxter batean

 zare aundiz zamatua,

 eltzen zan gero ordua

 arraia arrapatzekua...

 ¡ura zan ordu gozua!

 

 Laister zan gizon taldea

 zabaltzen beren zarea

 berun koxkorrez betea;

 arrai guztiak xaltoka ziran,

 ura benetan barea,

 alaz guztiaz ordea

 arrai asko zan gordea

 zarean sartu gabea.

 

 Etzan bakarrik garaia

 jartzen giñanak alaiak

 ikusita ango arraiak

 pottorro beltx ta antzara, ur-ollo,

 eiztariaren izaiak

 nabaitzen zuten usaia

 bazala an zerbait jan gaia

 ta an genitun maiz galaiak.

 

 Makurka juaten zanean

 eiztaria, il naiean

 gordetzen ziran batean

 gorde lekua ona bai zuan

 "Arrai tokiak" ertzean

 ta eiztaria aspertzean

 onen zai antxe gordean

 laister ziraden aidean.

 

 Menditxo uraxe urratu

 edo beñepein zulatu

 zuten ta ¡orra, ondatu!

 zulo artako arri ta lurrak

 bertan zituzten amildu,

 arraiak azpian artu

 ta alaxe ziran bukatu

 ziralako illak gelditu.

 

 Orain, etxeak jasotzen

 an, ez dirala gelditzen

 egunero det ikusten

 egunero ba begiratzean

 benetan naiz ni samintzen

 zergatik zaigun gertatzen

 bazter polita dan galtzen

 ta jende nastua sortzen.

 

 Etorko balitz ludira

 "Galardi" aiton zar ura

 ta jarri ara begira

 esango luke: "ur ixkiñean

 nituan piko, mizpirak

 ¿lekuz aldatu al dira?...

 betoz ba lengo tokira

 ertz polit eta bustira."

 

 Au da nere naigabea

 toki zakar biurtzea

 ain toki legun, maitea;

 ¡izena dauka bakar-bakarrik

 antza galdu du ordea

 ta juango dira urteak

 izena ere lurpean

 izango dana gordea!!...

 


inprimatu