Urretxindor baten bakarrizketa
Iruzubi
Entzun, mutiko zentzu gabea,
baño trebea
benetan,
gaur zer dizuten
ziñez esaten
nere itza aldi onetan:
Lilitegiko abesle ona,
pozgarriena
bezela,
intziar egun,
sentian legun
zure esnale naizela.
Eguzki pritzen ots egillea
poz emallea
naiz beti,
abots biurriz
nere estarriz
ostral me, erorti gañetik.
Mendi aldera zoazenean
aldamenean
naukazu,
poz atsegiñaz
zuri itz egiñaz
abots zoliaz maitetsu.
Nik alaitzen dut mendi ixilla
mendi sotilla
egitan!
umeak gozo
eziaz oso
bigun biribil kabitan.
Aipide on ta trebetasuna
mutil kutuna!
nik daukat,
ta nere oarra
entzun bearra
on izango da zuretzat,
Etzaitezela egon, ordea
leku gordean
zeletan,
ni arrapatu
ta nairik lotu
arrapagallu saretan.
Izan zaitea errukitsua,
mutil zintzua,
nitzako,
ta oartu zaitez
nere izatez
txorik iñoiz ez iltzeko
Nekazarien morroya bai naiz
baratz-lurrak maiz
garbituz,
goiz illunabar
baretxe, ta ar
jaten eziñ naiz gelditu
Orregatik ba nekazaiak
txori zaliak
dituzu,
eundi, ta legor
langille gogor
beraren lagun bai nazu
Zugatik ere era berean
gogoz lanean
naiz ari,
eltxoak biltzen
arreraz iltzen
osasun alde ugari
Kutsu txarreko eltxo zikiñak
iltzeko miñak
berekiñ
ditu ekartzen
ta ez da sendatzen.
gaitz anker ori ezerekiñ
Bost milla inguru zomorro zikiñ
¨nai dezu jakiñ
ziaro?
Txori bakoitzak
gutxinez beintzat
iltzen ditula egunero.
Beaz bazatoz gaur ni iltzera,
zure etxera
izurri
naskagarria,
guztiz larria
ixuriko da txit sarri.
Berdin, kayolan sartzen banazu
etorko zaizu
negarra,
ezaguturik
kanpoan txorik
ba degula egin bearra.
Pozoi likits ta itxatxikorra
gayenduko da
asaro
ta osasunak
len ona zanak
ez dizu iraungo luzaro.
Zure osasun alde gordeta
daukat arreta
biziya,
izan zaitezen
mutiko zuzen
pizkorra bizi guztiyan.
Baño ortarako oro nai degu
uda, ta negu
gorrian
askatasuna
zuk ez dezuna
oraindik Euskal-errian.
Oraiñ zoazki au esatera
lagun artera
errian,
txoriak asko
maite izateko
naiz kale, eta mendian.
Agur mutiko lerden-liraña
bikañ-bikaña
ta argia,
nitzaz ez aztu
gogoan artu
gaurko nere itzaldia.
Aske txoriak ariñ kayoletik
ozta-ozta il baño lenagotik.
|