inprimatu
Malko tantoak
Izenburua:
Malko tantoak
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
150.zk.
Orrialdea:
95

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Malko tantoak

 

Iruzubi

 

 Beti bezela egun sentian

 begiratu det leiotik,

 eta biotzak txoil samindurik

 negar egin du gogotik.

 

 Berri samiņa bai dit ekarri

 egun berri goibeldunak,

 nola utzi ez malko mardulak

 musu zapian bilduak?

 

 Eriotz beltz ta lotsagabeak

 illundu digu biotza;

 lengusu baten gorputz gaztea

 utzi bai digu ill-otza.

 

 Ementxe dago zure lo gelan

 zure oitxoa otz-otza:

 ezin zaitezke geigo etorri

 gu ikustera onuntza.

 

 Ortxen dauzkatzu guraso, anai,

 eta lengusu maiteak;

 Jaun zerukoak idiki bitza

 danontzat goiko ateak.

 

 Biyar goizean ill-obiraņo

 danok gerade juango:

 eta azkeneko laztan gozoa

 antxen dizugu emango.

 

 Zure emazte ta umetxoen

 artean dagon itzala

 Goiko, Jaunaren esku biguņak:

 arren! onetsi dezala.

 

 Zutzaz oroitzen naizen

 bakoitzean,

 nola ez naiz jarriko

 otoitzean?

 Umeak beltz jantzirik

 ikustean,

 ene! au naigabea

 biotzean...

 


inprimatu