inprimatu
Lezo'ko festetan
Izenburua:
Lezo'ko festetan
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
65

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lezo'ko festetan

 

Iruzubi

 

 Lezon festak ditugu

 txit zorunak

 ongi etorri bitez

 jai egunak

 ta eliz dorreko ezkill'ots

 legunak.

 alaitu bitza biotz

 euskaldunak.

 

 Txistulariak dira

 goiz jotzalle

 su-ziri otsa gure

 esnatzalle

 ta guztiok izanik

 jeiki zale

 emen gabiltza saltoka

 jota kale.

 

 Tilin... talan... kanpanen

 eresia

 jendea'ren poza ta

 irrinizia

 elizatxotik deika

 Gurutzia

 ŋzer da gaur onen egun

 beredia?

 

 Gurutze doitzu laguntz

 emallea

 zeralako zu gure

 maitallea

 emen dator gaur zure

 artaldea

 goratu nairik "jesus"

 zaitzallea.

 

 Zure goi maitasunez

 zoratuak

 gaude lezotar fedez

 berotuak;

 Zure oņ, eta esku

 saurituak

 izan bitez gaur bertan

 sendatuak.

 

 Gurutz iltzatutako

 Jesus ona

 bete ditzatzu gure

 bear danak

 ta eskeņiko dizugu

 biotz bana

 zuri arintze arren

 neke-lanak.

 


inprimatu