inprimatu
Leio gañeko kaia
Izenburua:
Leio gañeko kaia
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
204

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leio gañeko kaia

 

Iruzuri

 

 Enara kabiz eta zugaitzez

 inguratua bizi naiz,

 ta egun sentian iñolaz ere

 lotan ni egon ezin naiz.

 

 Nere logelan leio gañean

 enara dago abeslari,

 kabian dauzka iru umetxo,

 begira nago berari.

 

 ¡O egun senti erelaria!

 ¡Mota askotako abestiak

 dituzu ekartzen poztutze arren

 lo gelan gauden guztiak!

 

 Nik ere ementxen egin nizun bein

 kabi gozoa neretzat,

 ta izandu ditu iru umetxo

 Goiko Jaun altsuarentzat.

 

 Ementxen nago enarakin bat

 umetxoen ezilari,

 ogi koxkorra ezin ekarririk

 auko xulora obeiri

 

 Ez astu, nere enaratxoa,

 egun sentiko abestiak,

 Jaunaren laguntz aundiarekin

 ditugu asiko guztiak.

 


inprimatu