inprimatu
Jaizkibel mendi
Izenburua:
Jaizkibel mendi
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
573.zk.
Orrialdea:
2

Jaizkibel mendi

 

Iruzubi

 

 Jaizkibel mendi oņean zauden txoko maite ta kutuna

 eguzkiaren indar-argia maiz zerekin daukazuna

 urtero beti garai onetan guztiz gaituzu poztutzen

 Kisto Donea Jaun ta jabea guziok degu goratzen.

 

 Jaizkibel mendi gaņean dauden borda zarreko ardiak

 bakarrik laga ta etortzen dira ingurutako artzaiak

 eskil ots deia urrutiraņo diote elizak ezkeintzen

 eta artzaia goi-urrutitik zaigu elizara jexten.

 

 Arkume, ardi, ta betixuen joale soņu alaiak

 poztutzen ditu erri inguru mendi tontor ta zelaiak

 pozaren pozez irrikatzen da artzaitxoaren biotza

 zoriontsua egin dalako arkumearen jaiotzaz.

 

 Ni ere pozik juango nitzake Jaizkibel'era igesi

 nai nukelako bildotx txikien ille kizkurra ikusi

 baņo etxetik maiz ikusten det Jaizkibel mendi gallurra

 goizean jeiki ta egiten diot pozez beterik agurra.

 

 Uda berriko mendi-zelaiak ikustean nere etxetik

 irri parrezka jartxen naute ĄO! Kirtxoak barrutitik,

 Zoraturikan bizi naiz beti txoko euskaldun onetan

 ikusirikan baztar guziak ager dirala loretan.

 

 Artzai onaren irrintzi alaiak itxasora irixten dira

 ta itxasoaren dirdirakoak erantzuten du mendira

 Oek gaituzte pozkiro jartzen negarrez gauden sendiak

 kukuen abots zoli-gozoak itxaso, eta mendiak.

 

  ĄJaizkibel mendi alaiak!

 


inprimatu