Gure Jaizkibel negarti dago
Iruzubi
-1-
Gure Jaizkibel negarti dago,
laņo beltz beltzez betea,
ezta argirik; illuna buru,
alperrik ara joatea.
Mendi onetxen magal maitean
il baita Xenon maitea,
Jaun Zerukoak eman bezaio
beti betiko pakea.
-2-
Euskaldun jator, sutsu, bikaņa,
mendizalea ez gutxi,
naiz kaletarra izanagatik
mendian nai zuan bizi.
Zenbat alditan Guadalupe'ra
mendi zear zan iritxi,
bertako Amak ondo ba-daki
zerua dula merezi.
-3-
Amaika aldiz entzungo zuan
ardien Ģbe-e-eģ gozoa,
beraiengana jarrita zeukan
gogo ta biotz osoa.
Bereak ziran ango bildotxak,
txekor, ta zaldi altsua.
Bidasoa'ko bazter alaiak,
mendi zelai ta basoa.
-4-
Ango basetxe antziņakoak,
itxas-ertzeko arkaitzak,
garo, soro ta piņutegiak,
txori, xoxo-ar beltz-beltzak.
Guadalupe'ko baseliza ta
an egindako otoitzak,
oiek guziak keendu dizkio
eriotzaren ekaitzak.
-5-
Bukatu zaizka jun-etorriak,
zerraldo dago il-otza,
eztu entzuten mendi-eresi,
juale, zintzarri otsa.
Ez eta ere arkumetxoen
eguneroko abotsa,
Jaunak deituta ordua iritxi:
ordu larri ta zorrotza!
Agur, Xenon, agur,
lengusu aundia,
Jaunak eman deikala
ZERUKO ARGIA.