inprimatu
Argia'ri maitasunez
Izenburua:
Argia'ri maitasunez
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
765.zk.
Orrialdea:
13

Argia'ri maitasunez

 

Iruzubi

 

 Ni; zure irakurlea,

 loretara lez erlea,

 usai gozora atsegin-pozez

 nator zure gose.

 Zu zera itxas barea,

 nere aberriko lorea,

 euskal basoko zugaitz zangarra,

 euskera bakarra.

 

 Ederra zera benetan,

 bikaña euskal gaietan,

 politak eta ikusgarriak

 dira zure orriak.

 "Aitor"en izkuntz aratza

 da zure azi aberatsa,

 euskera maite berdin gabea

 ¡euskera nerea!

 

 Zure eusko argazkiak

 ederrak dira guztiak

 aizkora joku, dantza, arraunlari

 eta pelotari,

 errietako feriak

 zekor, bei, idi, txerriak,

 gure baserri atsegintsuak,

 ¡txoko paketsuak!

 

 Gaztea ta jakintsua;

 yayoa ta indartsua,

 edertasunez arrigarria

 zera zu, ARGIA.

 Zure gaurko jantzi-soña

 txit gelgarri da apaña,

 lauso gabeko jantzi berria,

 ¡eusko oñarria!

 

 Aurrak bularra bezela

 nere janari zu zera,

 bada orrengatik beti zure zai

 nago aste ta jai.

 Oitura garbi ta izkuntzaz

 eziñ aspertu naiz zutaz

 ¿aldezu bada ezer kutsurik

 euskera besterik?

 

 Euskera det geyen maite,

 euskera beti ill arte,

 erdel kutsurik beiñe ere ez det nai

 ¡baño euskera bai!

 Euskeraz beti itz egiñ

 bera ospatutzen al-egiñ

 GORA EUSKERA aintzagarria

 ta gora ARGIA.

 


inprimatu