inprimatu
"Argia"ren alde
Izenburua:
"Argia"ren alde
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
1-4.zk.
Orrialdea:
310-311

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Argia"ren alde

 

Iruzubi

 

 Amaikagarren urtean zera

 ARGIA

 kutun-garbia

 Zori onean agertu zitian

 euskera garbiz jantzia.

 

 Urte oietan zabaldu ditu

 ARGIA'k

 gure begiak

 Gogo sendoaz erakutsiaz

 jaungoikoaren legeak

 

 Uri guzitan maitte zaituzte

 ARGIA

 zoragarria!

 Zu gabetanik ez du nai bizi

 iñolaz Euskal-erriak.

 

 Urte askotan bizitu zaitez

 ARGIA

 euskal kabia

 Ta ekarri naro gure etxeeta

 izkuntza lausogabea.

 

 Beso zabalik emen naukazu

 ARGIA

 zai-zai jarria

 Atoz aguro, ta kendu azkar

 zu ikusteko larria.

 

 Zuk sortua da euskeragana

 ARGIA

 argi izpia

 Zuk sortua da basa-urietan

 zugana gogo bizia.

 

 Orregaitik gaur eman'dizugu

 ARGIA

 jantzi berria

 Eta zuretzat gaurko deadarra

 Zuretzat ¡gora! Irrintzia.

 


inprimatu