inprimatu
Anastasio zanari biotzez
Izenburua:
Anastasio zanari biotzez
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Iruzubi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
418.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Anastasio zanari biotzez

 

Iruzubi (Daniel Garbizu)

 

 -1-

 

 Kopeta arunt itzaldu zaidak

 itzik ez berriz mingañak

 odol guztia txol jelatua

 ik eman dioken miñak

 otz ikara-ta-eziñ egona

 berri txar batek egiñak

 biotza berriz lertu ziaken

 ire eriotz Samiñak.

 

 -2-

 

 Esan diaken «aspaldi Xamar»

 abilela ondo ezik

 ez niken uste egun arretan

 gaur arkitzea il otzik

 ona baitzan neguzitalak

 ez dik izan ire antzik

 jela-ta elurrak gizonarentzat

 ez baidaukate biotzik.

 

 -3-

 

 Gizon apala lagun zintzoa

 Jaungoiko legez betea

 irabazi duk idekitzea

 zeruetako atea

 al guztidunak na izan beza

 zuzen bere gan joatea

 bere alboan izan dezaken

 beti-betiko pakea.

 

 -4-

 

 Laxter geniken uda berria

 apaidurikan zelaiak

 maripox-eta lore poz-garri

 txori-abesti alaiak

 edertasun au dana utzita

 deitu ziken il garaiak

 leku obea emate arren

 erukitsuaren deiak.

 

 -5-

 

 Alargun eta seme alabak

 gañerako sendikoak

 naigabe danak arindu bitza

 gure jabe dan Jainkoak

 erruki Jauna guztiogatik

 ez aztu gaur ildakoak

 barkatu gure uts-egiteak

 legortu gure malkoak.

 

 Alaitu bitez gure biotzak

 uda berrien antzera

 Jaunak Martari esana dauka

 pixtuko dala ostera.

 


inprimatu