inprimatu
Semearen urtebetetze egunean
Izenburua:
Semearen urtebetetze egunean
Sinadura:
Garbizu, Daniel (Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruzubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
332-333.zk.
Orrialdea:
2

Semearen uratebetetze egunean

 

Iruzubi -(Lezo)

 

 -1-

 

 Gaurko egunez baldin baiago

 zorionaren egarri,

 zorion oiek ematen dizkit

 biotzez eta pozgarri.

 Ugaldietan ura bezela

 errekak gaņez ugari,

 zorioneko kaia orretan

 ibili eikek igeri.

 

 -2-

 

 Zorionean izan dedilla

 gaur argitu dan eguna,

 urte askoan agertu bedi

 Maiatz loretsu, leguna.

 Maiatz gozoa, Maiatz alaia,

 Maiatz eztitsu, biguna,

 gaurko egunez, ura zan poza!

 Maiatzak eman ziguna.

 

 -3-

 

 Lorreill onek alaitzen dizkik

 aita ta amaren biotzak,

 nola ez utzi zoraturikan

 aur seme baten jaiotzak?

 Bazter guziak lorez beteta;

 igartu bitez arantzak,

 gauzak orrela egin zizkiken

 i jaiotako Maiatzak.

 

 -4-

 

 Poz-atsegiņez igaro ezak

 besarkada asko artuaz.

 umetxoaren ezpain beroak

 ire arpegin urtuaz.

 Lepotik eldu eta musuka

 aitari poza sortuaz,

 alaitasuna buru izan bedi

 eguna ondo ospatuza.

 

 Maiatz gozoa, Maiatz alaia,

 Maiatz eztitsu, biguna,

 gaurko egunez, ura zan poza!

 maiatzak eman ziguna.

 


inprimatu