inprimatu
Zu nagusi!... Emeterio Arrese jaunari
Izenburua:
Zu nagusi!... Emeterio Arrese jaunari
Sinadura:
Garbi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
326.zk.
Orrialdea:
1

Zu nagusi!...

 

Garbi

 

         Emeterio Arrese jaunari

 

 Nere ibillaldi

 labur ondoren

 Itzultzean zorionez

 zure olerki

 bikain-xamurra

 ikusi det atsegiñez.

 

 Neurtizketan

 yayoagorik

 ez det beste bat ikusi;

 "geyenak poto

 egin degu ta..."

 ¡zu zera ortan nagusi!

 

 Erantzun nai ta

 artezi gabe

 ernen naukazu naigabez;

 zure ondoren

 abestutzea

 neretzat ez da ain errez.

 

 Zer egin, bada?

 ixillik egon?

 ez arrayetan, ori ez:

 nere erantzuna

 izango dezu

 era batez edo bestez.

 

 "Goiko basotik

 lau aldetara"

 deyez naizela ibiltzen?

 ¡Geldi egonda

 ez baita ezer

 ez eratu, ez betetzen!

 

 Gure euskera

 berpiztutzeko

 ibilli bear norbaitek:

 orretarako

 gaitasun geyen

 Emeterio Arrese'k

 


inprimatu