inprimatu
Andre Karmen'i eun urte betetzean
Izenburua:
Andre Karmen'i eun urte betetzean
Sinadura:
Garbi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garbi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
272.zk.
Orrialdea:
2

Andre Karmen'i eun urte betetzean

 

Garbi

 

 Eun urteko amona Karmen

 Andre alai ta pizkorra:

 ¡Auxe bai dala euskaldun utsa

 Gorputz-animez jatorra!

 

 Goiz guzietan Jaunarengana

 Kristau onaren antzera

 Kardaberaz'en liburutxotik

 Goi-eskerrak eskatzera.

 

 Meza entzun ta otoitz egiñaz

 Egunero Jaunartzera:

 Bere anima poztu ondoren

 Elizatikan etxera.

 

 Beti langille, beti ongille

 ¡Badakite, bai, pobreak!

 ¡Amaika aldiz lagundu die

 Amona Karmen maiteak!

 

 San Bizente'ren Bazkun-bitartez

 Beartsu, gaxo, eriak

 Karmen'en eskuz artu dituzte

 Eskupeko ugariak.

 

 Eleizak ere beregan ditu

 Emaitz oroipengarriak

 Esku-zabalez maiz bialdurik

 Amona maitagarriak.

 

 Ainbat urtean zorion asko

 Zabaldu dezu erriyan,

 Orregatikan orain zauzkate

 Guziak biotz-erdiyan.

 

 Zorion-agur asko izan dezu

 Nerea baño lenago

 Bañan ez dezu sutsuagorik

 Beste bat noski izango.

 

 Inguru ontan zu bezin zârrik

 Iñor besterik ez dago

 ¡Gora ta gora, amona Karmen

 Guziak baño gorago!

 


inprimatu