Ama maitegarriari bere jaiotzan
Gandara, Sebastian Antonio de la
1.
Jayo cinean
zorionean
ceruetaco lorea
Ceuxec isurten
dozu Adanen
humeenzat amores
2.
Ceure arguiac
gueure begiac
guztiz alegretan ditu
cerureanic
ondo lastanic
munduac artuten zaitu.
3.
Dauco biotza
motzaren motza
oneresten ezteuzanac
eguiya dala
ceugan davela
atseden gosoa Jaunac.
4.
Bera ceurezat,
da ceu berenzat,
esan seusquneti, zara:
bada ceuleguez
esta inor, ez,
izango aren gogara.
5.
Lurra ez ece,
cerua bere
ceugana dago jarquiric:
ceure jaiozan
biac egozan,
miraritu ta ixilic.
6.
Da Guztiala
chit liberala
ceugaz, Maria, ciertu:
ceuc gustiraco
daucazulaco,
gura dozunean aguertu.
|