inprimatu
Prantxiskiñaziri
Izenburua:
Prantxiskiñaziri
Sinadura:
Galai batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Galai batek

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
63.zk.
Orrialdea:
1

Prantxiskiñaziri

 

Galai batek

 

 Ezurrak eta azala dira

 Zugan dituzun guziak

 Mamiak nunbait ondo gordeta

 Jaietarako utziak

 Jaian baraurik egoten zera

 Astian berriz gosiak

 Milla mesede egiten dizu

 Gerrian dezun korsiak.

 

 Dudarik gabe izango ziñan

 Zu emakume ederra

 Porru-salda ta sardiña zarrak

 Izan balute indarra

 Baña aizeak gora ta bera

 Gero tirri eta tarra

 Zuri begira jarri ezkero

 ¿Nork eztu egingo parra?

 

 Linajeko zeralakoan

 ¡Ai au pantasi modua!

 Aitatutzeko ere eztakit

 Nola daukazun gogua

 Aita-aldetik ijitoa ta

 Amarenetik morua

 Aditzen duten danak esango

 Dute zerala zorua.

 


inprimatu