inprimatu
Gernikako aritza
Izenburua:
Gernikako aritza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
638.zk.
Orrialdea:
2

Goyerritarra

 

 Gernika'ko aritza

 Da bedeinkatua

 Euskaldunen artian

 Guztiz maitatua

 Eman da zabal zazu

 Ludian zitua

 Agurtutzen zaitugu

 Aritz deundua.

 

 Etzera eroriko

 O aritz maitea

 Ernai baldiņ ba'degu

 Gure gazteria.

 Danok egingo degu

 Alegin guzia

 Pakean bizi dediņ

 Euskaldun-Erria.

 

 Betiko bizi dediņ

 Jaunari eskatzeko

 Jarri gaitezen danok

 Laixter belauniko;

 Eta biotzetikan

 Eskatu ezkero,

 Zuaitza biziko da

 Oraiņ eta gero.

 

 Ostoa xamurra det

 Zaņak ere trinko,

 Nere seme maitiak

 Ez naiz eroriko.

 Beartzen ba'naiz ere

 Egon beti sendo,

 Nigandikan etsaiak

 Itzul-erazteko.

 

 Otoitz egin deiogun

 Jainko maiteari

 Pakea eskatzeko

 Oraiņ eta beti

 Baita kemena ere

 Daukazun lurrari

 Eta onespen deuna

 Euskalerriari.

 


inprimatu