inprimatu
Zugaitz gaztearen bihurria
Izenburua:
Zugaitz gaztearen bihurria
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2027.zk.
Orrialdea:
5

Zugaitz gaztearen bihurria

 

Fermin [Imaz, Fermin ?]

 

 1

 

 Oihan xoko bateau haritz-ondo gazte

 Haunditzen ari bainan orain frango traste

 Lepoa luzaturik Kukurrusta tente

 Makurtuz doa eta ez da pollit bate.

 

 2

 

 Harritz-ondo haundia da ondoan minez

 Kontseilu eman bertze deus ezin eginez

 Gaurko aizeak nola bere eraginez

 Zugaitz gaztea duen hor bihurtzen gainez.

 

 3

 

 Gure mutikoa zen euskaldun garbia

 Hamahiru urtetan daikea kanbia?

 Beti ez hartu nahi aitain alderdia

 Zeren iragan baita ekaitz bat haundia.

 

 4

 

 Hiriko eskoletan erdara nagusi

 Gure euskaldungoaz gaituzte biluzi

 Eta mutikoari ez zaio itsusi

 Giro berriari da ohar gabe josi.

 

 5

 

 Errepusta frantsesez emanen amari

 Gauza normala balitz bezalaxe hori

 Euskaraz bortxaz, hitzak miatuaz ari

 Neke gutiago du... so telebixtari.

 

 6

 

 Kirol nagusia da honentzat fubola

 Frantziako ekipak ezagutzen nola!

 Kanpoko salda hura hobea dagola

 Bihotza ote zaio bihurtu marmola?

 

 7

 

 Gaur erdalduntzen ari herri eta auzo...

 Pena haundiz gaudela gauza horreri so...

 Gaztek erdara date gehienean mintzo

 Gureari burua nork lino ba jaso?

 

 8

 

 Beregaintasun dio eskatzen adinak

 Horren iritzi batzu guretzat arinak

 Nahiz adimendua parte zaion jina

 Arrudak oraindik ez itzuli egina.

 

 9

 

 Adinak gizonari ekartzen mezua

 Garai bakotzak badu bere abisua

 Gaztetan geienean barnetikan sua

 Geroxago delarik osatzen zentzua.

 

 10

 

 Ahalik hobekien eginik eraintza

 Nehoiz etsitu gabe holaxe gabiltza

 Gure Jainko onari zuzenduz otoitza

 Semeak entzun dezan odolaren hitza.

 

 11

 

 "Haritza eta Seska" bazegon ipuina

 Erakusten zaukuna seskaren dohaina

 Gure zugaitz gazteak makurturik gaina

 Ez ditzala betiko kraskatu arrainak!


inprimatu