inprimatu
Urteburu eta kapera berri Azkainen
Izenburua:
Urteburu eta kapera berri Azkainen
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1675.zk.
Orrialdea:
5

Urteburu eta kapera berri Azkainen

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Apaindurik ezarri da «Lur-Ederreko» hegala

 Estreñatze hunentzat gaur domaia uria zela;

 Bertsu batzuez hemendik doa nere agurño apala

 Eta eskerrak etorririkan jaun bikari jenerala!

 

 2

 

 Berrogoi-ta hamar urte eraiki zela Xurio

 Plaza eder bat azkaindar obratzaileen medio

 Ainitzek parte hartuz ez bazen gosta sobera kario

 Jaun erretorak berak badaki gaur zonbat duen balio!

 

 3

 

 Parrokiarentzat hori dugula baliosena

 Eta karia huntarat merezi du aipamena

 Kudeatzaile zagon orduan «Debidart» erretor zena

 Eta gaur hemen geldituko da jaun Etcharren-en izena!

 

 4

 

 Etxe berriz loratu da Serres huntan kartiera

 Familiak ehunez goiti hemen bilduak batera

 Elkartzearen fruituek ere behar baitute atera

 Hole altxatu direla hemen errebote ta kapera.

 

 5

 

 Lehenik landu beharra dago gure izaitea

 Ezin konprenitu laike hortan balitz ahalgea

 Ikas dezagun dudarik gabe mundu huntan den legea

 Bainan Azainen gora atxikiz euskara eta fedea!

 

 6

 

 Aipagarri zaizkit hemen gure herriko taldeak

 «Larrundarrak» gure klika ai zer besta seinalea

 Airoski berriz euskal dantzetan bertze multxo «Ikasleak»

 Pilotariak ere hor tugu denen agusatzaileak!

 

 7

 

 Jaun erretorari zaizko bururatu zonbait kezka

 Kapera huntarat dauku erakutsia bidexka

 «Lur-Eder» hunek izan dezake gero ere errekesta

 Urtean behin muntatzen balitz kasko hunetako basta!


inprimatu