inprimatu
Panpi Laduche xapeldun
Izenburua:
Panpi Laduche xapeldun
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1901.zk.
Orrialdea:
6

Panpi Laduche xapeldun

 

ermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Pilota sailan gaur dezakegu egin kukurruku kanta

 Hego aldean lehen mailako finala bat iragan-ta.

 «Ipar-aldeko» Panpi Laduche hor jalgi xapeldun planta

 Euskal-Herriak gogokoa du izar berri distiranta!

 

 2

 

 Partida hortan «Tolosa» zuen gibeletik partaidea

 Oren bat t'erdiz gogor edukiz, zer lagun paregabea

 Kontrarioak: Alustiza ta Galarza gazte nobleak

 Fin jokatuta ez dute galdu hauek ere ohorea!

 

 3

 

 Plaza erdian lixto lixtoa ta oldarra dariola

 Gaztetasuna badu Panpik ta axeri zahar eskola

 Kintze luzetan daki jokoa aldarazten berehala

 Apuña eta ezker krakoa ditu arma prinzipalak!

 

 4

 

 Ezker pareteko jokolari hoiek zoin atletikoak

 Besoairaz ta iraupenean zezenak bezalakoak

 Kargatik zauzku hain jostagarri aintzinlari xixtakoak

 Ez harritzeko berotzen badu Panpik hola publikoa...

 

 5

 

 Gazte gazterŕk jada xapeldun izana Montevideon

 Orduan trinketeko jokoan amatur onena zegon

 Ondotik laster berezkoetan aurkako nor-nahi ez on

 Profesional pasa ez balitz nola kausitu zorion?

 

 6

 

 Halere zuek ez pentsa dela guzia errex doana

 Batez ere zergeldi-aldiak jasan-arazi belaunak.

 Hortaratzeko daukan guzia gosturekin du emana

 Fruitu biltzeko lotu beharrak daizke dohaina ta lana...

 

 7

 

 Gaur erdaldunek beretu nahi zauztela-re dut gogoan

 Bainan zu Panpi ez ahal zira hor eroriko ziloan

 Hau erran dute: «Frantses bat nausi Espainiko xapelgoan»

 Ikus hortarik bai euskaldunen larrutzea nola doan!

 

 8

 

 Bainan gaurkoan ez gira kanpo aide begira jarriak

 Gure artean goratzeko da xanpañaren egarria

 Azkaine-rentzat ere ez ahal da gertakari pozgarria?

 Oraino luzaz entzunen dugu dela Laduche-n herria!


inprimatu