inprimatu
Mattin bertsulari zenari
Izenburua:
Mattin bertsulari zenari
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1616.zk.
Orrialdea:
4

Mattin bertsulari zenari

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Nere aldian kantatu nahi nuke Ahetzeko Mattin

 Zure aldetik jin berri hitsak dener eman du bihotz-min

 Zazpi probintzi hoietan zinen zu ezagutua, berdin

 Eta gogoan egonen zira oraino luzaz gurekin!

 

 2

 

 Euskal jendea egun sendi dut egiten ainitz intzirin

 Zu gabe gure Herria ez da berdina izanen behin

 Gure zerua noiz zaiku bade berriz agerturen urdin

 Zure gisako lore, berriak noiz ikusiko Lapurdin?

 

 3

 

 Zu bezalako bat ukaitea guretzat zen fagorea

 Paregabeko izana baita beti zure omorea

 Zurekin bestak hartzen zuela laster bere kolorea

 Bihotz partetik diren alderdi hoiek balio urrea!

 

 4

 

 Xoko pollit bat; Ahetze dela, hor baitzinuen kabia

 Keinka hits huntan, agurtuko dut, apal, zure familia

 Zure oihua ez ote hauxe: «Zuen dohainez balia»?

 Zeru ta lurren artean hola egin ditaike zubia...

 

 5

 

 Zure lagunen orroitzapena ere hunela badator

 Berriz kausitu bide ditutzu Etxahun eta Xalbador

 Maitasunaren arabera dut zueri otoitz ainitz zor

 Bainan zeruan ez bazerate izango ahal da nehor?

 

 6

 

 Nere penaren gatik jostetan ari naiz naski oraino

 Gure artean zuk bertzerik ez zinuen nai egundaino

 Hementxe gaude Euskal-Herri hau altxa nahiz «zeruraino»

 Eta bihotzez oral derautzut, Mattin, ikusi artino

 Goxoagorik ez da izanen itxaropen hauek baino...


inprimatu