inprimatu
Koxe-Mari-en bekatua
Izenburua:
Koxe-Mari-en bekatua
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1584.zk.
Orrialdea:
5

Koxe-Mari-en bekatua

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Lehengoan entzuna dugu Koxe-Mari

 Hauk oraino euskaraz errex zaizko ari

 Frantsesez mintzo etxean aiaberi

 Eta hargatik zaiku arras bitxikeri

 Alaben gidari

 Nahi badu jarri

 Lotuz erdarari

 Hauxe da komedi!

 Eta baita euskaldunen kargua hori... (bis)

 

 2

 

 Gizona, baditutzu berroi't-hamar urte

 Beti euskaraz mintzatu orai arte

 Eta alaben gatik gaur frantsesez haste

 Etxeak gal lezake bere begitarte

 Ez duzuia uste

 Mintzairak nahaste

 Gal dela bertute

 Haur hoientzat kalte?

 Ala zure burua ez duzu maite?

 

 3

 

 Erdararentzat dute denbora osoa

 Frantsesez eginak dira gehien auzoak

 Eta zuk entzun zazu nere abisua

 Etzaitela bilaka bet-betan lausua

 Bazterrerat zoaz

 Eginik pausua

 Hola ez zintzoa

 Euskara gaizoak

 

 Neretzat bertzelako dauka gozoa!

 

 4

 

 Frantsesez haizeak badu bazterretik jotzen

 Guri da jakitea ihardokitzen

 Gutiz gehienak gaitu hurbildik hunkitzen

 Arrano zahar hori, ahulenak biltzen...

 Euskara ukatzen

 Nola nai trukatzen

 Etzabiltza zuzen

 Erranen dut ozen

 Hola duzula zure arima saltzen...

 

 5

 

 Tentazione tzar bat dagola gordea

 Erdalduna nagusi ez da ordea

 Kasu huni dezagun kausitu aldea

 Hizkuntzak errespetu batena galdea

 Badago moldea

 Parerik gabea

 Utz nori berea

 Ainitzez hobea

 

 Euskarazko eskola, ai zer lorea!

 

 6

 

 Egonak girelakotz soberaxko bano

 Egun Euskal-Herrian badago lano

 Xahu girela ez guk pentsa egundaino

 Borrokatuko gira odolik duguno

 Izan gaiten laņo

 Egintzetan sano

 Ez gira zimino

 Gizonak oraino

 Norbait gira euskaldun zintzo gaudeno!


inprimatu