inprimatu
Jainkoaren idurirat...
Izenburua:
Jainkoaren idurirat...
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1588.zk.
Orrialdea:
5

Jainkoaren idurirat...

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Liburu saindu hoietan ele batzuk badute dirdira

 Haia-nola gu inak girela Jainkoaren idurira

 Eta jarririk gaur ateraldi horreri buruz begira

 Goxotasun bat dudarik gabe bihotz barnetik sendi da.

 

 2

 

 ĞIduriğ hori ager badaike bizi garen bitartean

 Gure Jainkoak gaitu ezarri zorionaren atean

 Eta baldintza lenbizikoa daukagu libertatean

 Guregaintasun hori ongia ta gaizkiaren artean.

 

 3

 

 Behin lurrean sortu ginen ta beti jo behar aurrerat

 Haizea izan dadien alde edo bertzela kontrarat

 Nolazpait mundu huntan deituak gira nausitasunerat

 Bakoitza dela ongi denaren aldeko kreatzaile bat...

 

 4

 

 Bainan Jainkoak berak badaki zoin ahul gure indarra

 Itxura saindu hori ukatuz zoin alde gintaizken lerra,

 Orduan berriz graziarekin, gonbertitzeko beharra

 Gonbertituak azkarragoa baitu jainkotiar karra!

 

 5

 

 Badakigu bai gure bizia ez dela arras josteta

 Libertate bat ukana dugu ta dezagun errespeta

 Maitasun eta justiziz bedi atera gure potreta

 Nola sortzetik deituak garen bilakatzerat perfeta!

 

 6

 

 Zer mirakuilu den gizonari Jaunak egin konfiantza

 Arras airerat emana denik ez dezagun bada pentsa

 Horrek daut neri azkarki pixten bihotzean esperantza

 Orroituz nola Izpirituak gutan baduen egoitza...


inprimatu