inprimatu
Etxe egileak
Izenburua:
Etxe egileak
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1552.zk.
Orrialdea:
5

Etxe egileak

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Ene etxea eraikitzeko oflziale zintzoak,

 Hautaturikan hasia nintzen, ...zutelakoan zentzua

 Bainan halere ikusi dira aldizka urrats faltsuak

 Hare zergatik horiek ere merezi tuzten bertsuak...

 

 2

 

 Lan hori etzen enetzat beti haln betea atseginez

 Baizik noiztenka berduratua ustegabeko saminez

 Ximlni bat hor, leku txarrean, nehork baztertu ezinez

 Edo zerbitzutako atea, «moda berrian» berinez!

 

 3

 

 Holako gauzak gerta daizkela, sinesteak Ian dakarra,

 Ez da poslble nere ustean, naizenik hola bakarra

 Langile hoiek kausitzen tuzte arrazoin batzu azkarrak,

 Azkenik galde betikoa hau: «Noiz zaizte sartu beharrak?»

 

 4

 

 Zure epea etziko bada, bihar ez dira hasiak

 Lan emailea kontentatzeko galdu tuzte fantesiak

 Ez du iduri deusik egiten diotenik erasiak

 Ezagun da ez dituela hauk hunkitu tan eskasiak!

 

 5

 

 Pentsaketa bat badut eglnik norbaitek baliatzeko

 Etxe egin esperientzia hartu behar da bertzeko

 Etxe egiten hasten direnek aholku dute hartzeko

 Ofiziale hoieri erran: «Atzo ziuztela sartzeko!»

 

 6

 

 Ez dakit neholz hoiek diraden lanean sobra nekatu

 Nere partetik zer pazientzi eskasez dutan pekatu

 Hortako egun nere ttanttoa nahi nuela markatu

 Azken itzean eskatuko dut: «Gaizki erranak barkatu!»


inprimatu