Fermin donostiarra
Gaude milla ta "beatzi" eun
"Oita" laugarren urtian
Bertso berriyak atera ditut
Nola komeni baitian
Iņude batzuentzat
Ondo iruritzentzat
Guztizko borondatian
Ai zer pakia utziko dedan
Mundu ontatik joatian.
Granorik eztet apartatutzen
Igualak dirade danak
Kalera datoz aurrak utzita
Gaņera etxeko lanak
Neketikan igesi
Da zeņek egin azi
Alperkeriyai emanak
Kontzientziako karga dauka
Orrela dabillen amak.
Norbere aurrari bularra kendu
Besterenai ematen
Ortikan ondo konsideratu
Zer naitasun daukaten
Kalera etorri ta
Da jantzi ederki ta
Ez dira geyago joaten
Ez dakit nola lotsatzen eztiran
Alperkeriyan da jaten.
Beria duban bular gozua
Zertan bear zayo kendu
Orlako lanik ezkenduke eingo
Biyotz jatorra bagendu
Naitasuna sekulako
Ematen eztiyolako
Egiten zayo atzendu
Aurrak orrekin Ąai! irabazi
Baņan geyago galtzen du.
Gauza txarra da besteren esku
Nor bere aurra uztea
Bide okerra baņa zuzena
Obe da erakustea
Bularrik gabekuak
Egin lezake alakuak
Danak dutenak eztia
Alare bere besuan askoz
Obia luke aztia.
Geyegi dakit aur eder asko
Oso gaizki dabitzala
Amaika bider begira egonaiz
Errukitutzen naizela
Errespetuan azi
Eta lanian ezi
Guraso askok bezela
Gaur edo biyar gaxuak gaizki
Gertatu eztitezela.