inprimatu
Orra ill!
Izenburua:
Orra ill!
Sinadura:
E., J.J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E., J.J

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
66.zk.
Orrialdea:
1

Orra ill!

 

E'tar J.J.

 

 Euzkeraren EGUZKIA

 Laster urtengo da

 Bere ARGIA oraintxe

 Zabaltzen asi da!...

 

 ***

 

 "Eguntxo baten Ązorigaiztoan!

 gudara deitu ginduzten...

 Ordutikantxe asi giņan gu

 anaiak ainbat maitatzen...

 anaiak ainbat maitatzen...

 

 Etzait aztuko menditik bera

 gu jetxi giņan orduan...

 Amak negarrez... auzoak triste...

 eguzkirik ez zeruan...

 eguzkirik ez zeruan...

 

 Agur amatxo! Agur anaiak!

 Agur bai zuri, maitia!

 Agur aitaren aitonak ere

 azi dituzun etxia...

 azi dituzun etxia...

 

 Agur zuen, inguruetan,

 zutik zaudeten mendiak...

 Agur berriro, sakonetatik

 mar-mar zoazten ibaiak...

 mar-mar zoazten ibaiak...

 

 Geroxeago... aldendu giņan...

 malko bat jauziz begitik...

 ĄIkusi arte! Oiu egiņaz

 zelai barrengo bidetik...

 

             * * *

 

 Bidetxo baten ertzian

 Lo dagonaren antzian

 Luze luzerik lurrian

 Bere odolen gaņian

 Orra orain or... illotzik

 Nik nuan lagun maitia!...

 


inprimatu