inprimatu
Orra il!
Izenburua:
Orra il!
Sinadura:
E., J.J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E., J.J

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
1

ĄOrra ill!

 

E'tar J.J.

 

     Bidetxo baten ertzian

     Lo dagonaren antzian

     Luze luzerik lurrian

     Bere odolen gaņian

     Ora nun dagon illotzik

     Nik nuan lagun maitia...!

 

 Urte batian jaioak ginan, mendi bereak aziak

 Elkarri parrez begira daude bion baserri txuriak

     bion baserri txuriak...

 

 Eguntxo baten Ązorigaiztoan! gudara deitu ginduzten...

 Ordutikantxe asi giņan gu anaiak ainbat maitatzen...

     anaiak ainbat maitatzen,,.

 

 Etzait aztuko menditik bera gu jetxi giņan orduan...

 Amak negarrez... auzoak triste... eguzkirik ez zeruan..

     eguzkirik ez zeruan...

 

 Agur Arnatxo! Agur anaiak! Agur bai zuri, maitia!

 Agur aitaren aitonak ere azi dituzun etxia...

     azi dituzun etxia...

 

 Agur zuen, inguruetan, zutik zaudeten mendiak...

 Agur berriro, sakonetatik mar mar zoazten ibaiak...

     mar mar zoazten ibaiak...

 

 Geroxeago... aldendu giņan... malko bat jauziz begitik...

 ĄIkusi arte! Oiu egiņaz zelai barrengo bidetik...

 

     Bidetxo baten ertzian

     Lo dagonaren antzian

     Luze-luzerik lurrian

     Bere odolen gaņian

     Orra orain or... illotzik

     Nik nuan lagun maitia...!

 

         Zoco El-Arbaa, 25. Ilbeltza, 1922.

 


inprimatu