Txapela
E.
Euskal-txapela
sartu bezela,
okerki-xamar buruan;
neri begira,
egoten dira,
txoraturikan auzuan.
Berez okerra,
txapel ederra;
auxe da bere tankera:
kalpar-beruntza,
pitin bat bultza
belarri baten gaņera.
Beste belarri
aldera jarri,
arro-arroa txapela:
aize-aldiyan,
lerro guziyan
puztua balitz bezela.
Bi edo iru
inguru mairu
alkar ikuka txuluak;
ez datoz gaizki
txapelan noski
orlako edergalluak.
Batetik, beaz,
txapade meaz,
mutur zorrotza mendela;
orren azpiyan,
gorde-tokiyan
belarri erdi ximela.
Bestetik, arro,
baten da larro,
aldan arolen zutiya:
nai det erozo
bigun da gozo
buruan txapel zauliya.
Lirain da zutik
tela-gaņetik
ikusi nai det lerdena,
ixpi bat zear,
txapelak bear-
bearra duen txortena.
Txorten gabiak
nekazariak
edo agure zar-zarrak;
txapel oyekin,
badu zer egin
pipa-belarren kedarrak.
Txapel-gorriya,
berri-berriya
jantzi oi dedan aldiyan;
bizkarra joka
neri txaloka
guziyak dabiltz erriyan.
Ipar ta ego,
luzaro bego
nere burua txapeldun,
il nai nuke-ta
urtez bete-ta
orain da beti euskeldun!
|