inprimatu
Pasaiko zezenak. (Gure sarrera)
Izenburua:
Pasaiko zezenak. (Gure sarrera)
Sinadura:
E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
220.zk.
Orrialdea:
1

Pasaiko zezenak. (Gure sarrera)

 

E.

 

 Udara-erdi garayan,

 zezenak ziran Pasayan,

 toki eder ta lasayan.

 Bi zezen ziran joka bearrak

 erri maitegarri artan:

 Soñu ederra-re plazan;

 gaztiak eroki dantzan:

 pranko ixkamilla bazan!

 

 Zezen-jokaliak, zortzi:

 geon artean berezi,

 Antton Ixkiña lenbizi:

 Pello Espain ta bere anaya,

 Tutulux, Bertix, Urrexti,

 Makario Saltxax ta Gexi;

 plazan ginduzten sarrezi,

 ateratzeko igesi.

 

 Txibirixkuak erre-ta,

 jo zutenian tronpeta

 asi zan zezen-olgeta.

 Lenbizikoa, adar motxa zan,

 illuna zuen kopeta,

 ta amorraziyoz bete-ta,

 adar-jotzerik nai ez-ta,

 eraso gindun koskeka!

 

 Ojuz erre zan Ixkiña:

 etzala tratu-egiña,

 zezen txar baten agiña:

 bera bazala edozein zezen

 ezpataz iltzeko dina;

 etzala berdel urdiña,

 edo Pasaiko txardiña

 koskez jateko gordiña.

 

 "Ez naiz Pasaira etorri,

 lotzaren-lotzaren gorri,

 zezen orrentzat azkorri.

 Alkate jauna ez bezait neri

 adar motzikan igorri;

 sar beza zezen txar ori,

 bestela ez dabil jatorri,

 gure ustetan, bedorri."

 

 Ori esanaz batera,

 bota ziyoten platera,

 sudur-zuluen gañera.

 Zauritu zuten!... Ez noa gogoz,

 bertso abetan aurrera:

 orra ba, egi ber-bera,

 gure Pasaiko sarrera...

 Ez gera joango-ostera!

 

 Plater maltzurraren urren,

 gure gañera zetorren,

 lurrak zer eman lezaken:

 tipula, porru, piper galantak

 aza-kondarraren txorten...

 Tximisten eraz, lenbaillen

 itzul egin nai genuen...

 bertan ebaindu ginduzten!

 

 Ez zirrikitu ta ez ate,

 etzan iñondikan antxe,

 itzul egiteko tarte.

 Bañan zezenak salto egin-da

 goiko barrerak ainbeste,

 orduan, naste-borraste,

 ez giñan itzulkaz ase

 Lezo'ko Elizara arte!

 


inprimatu