Elurmendi
E.
Naro nintzala, banekin
nituen zugatz-pillekin:
ikazkiņakin ikazkin,
artzayarekin artzaya,
arkume, bildotx ta abelgorriyen
belazi eder lasaya.
Baņan, banuen ikara,
ote zetordan, landara,
aize miņaren bolara.
Bildur bezela, gerta-re:
ximeldu zaizkit, otzaro artan,
makiņa lore-landare!
Elur ttantta baten otza,
ezpata bezin zorrotza,
erdibitzeko biyotza,
sartu zitzaidan barrenen;
otz-otz egiņik epelik neuzkan
indar, adore ta kemen.
Orduan, okildu nintzan,
ta oatze koldarran etzan,
ta apurren epelik etzan!
Urrengo egunez, zingira
gerta zitzaidan, otzikaretan,
biltzen ninduen maindira.
Eriyotz-orruz bezela,
ixkamildu nuen gela:
epela nai-ta, epela!...
Ezin ordea!... Elurra
gaindu zitzaidan mallo-malloka
irentsi nuen apurra.
Egutera zan baztarra
otzak darabil dardarra,
ta azke aize min iparra.
Ordutik nere okerra:
otzak ziaro mixkildu zidan
lengo arpegi ederra.
Ez daukat ezer erriyan!...
Elurte larru-gorriyan,
otzak iltzeko zoriyan,
joan zaizkit biztanle denak,
ta ai danez, beruntz eldu baņo len
izoztu dira geyenak.
Ez ditu nere semiak
kiskali eltze-koipiak,
ez ere okel erriak...
Eraildu dizkit izotzak,
ta eortzi laxter or bean dagon
negu beltzaren okotzak.
Elurmendi naiz; ez lengo,
naro bezela banengo,
artzai ta ikazkiņen txengo.
Orain, maindira zuriya,
alde gaņetik legor iduriz,
bata ta beste bustiya.
Iņor badala, baneki,
diruz ta urrez betegi,
bizi nai dunik eneki,
emango dizkat bi egi,
bata besteko bitarte ontan
egin nai badu Jauregi.
|