Panpilli-ri
Ezponda, Txomin
1
Alegera izaiteko ere baitira orenak
Nik ere pertsu kantatzen pasatzen ditut onenak
Gaur kentatzen dutan sujetak merezi ditu omenak
Panpilliri igortzen ditut nere agur beroenak.
2
Agur Panpilli maitea, bihotz erditik goraintzi
Horren bertze laudorio nik ez bainuen merezi
Zuretzat dutan adixkidantza ni baitan azkar da bizi
Zu bezalako gizon goxo bat ézin'ditaike ahantzi.
3
Dakitanaz bizi zira zu Lapurdiko altzoan
Bainan etzaitut ikusi iragan aspaldiskoan
Halere nik zure izena ardura daukat gogoan
Gure mintzaira maitearentzat izar bat zirelakoan.,
4
Jainkoak daki zuk zonbat pertsu moldatu gaitutzun,
Herriaz eta hertarrez baitutzu ainitz maitasun
Nahiz zure ahotik ez dut nik pertsu ainitzik entzun
Bainan badakit izkiriatuz zer balioa daukazun.
5
Zuk diozu duela bortz urte nintzela agertu
Hamar gehiago badira nahi zaitut abertitu
Naihago nuke urte batzuek ahanzten ahal banitu
Bainan denborak ohart gabetan bereganatzen ai gaitu.
6
Gauza batzu baidirade kasik ezin sinetsiak
Hamabortz urte pasatzen ez baititut ikusiak
Hastapeneko lehen urratsak nik ez ditut ahantziak
Hemen eskertu nahi nintuzke lagundu nauten guziak.
7
Kantatzetik izilduak Ainciart eta Zubikoa
Mattin eta Xanpunekin kantatzen dugu gaurkoa
Uste gabean galdu ginuen gure Xalbador gaizoa
Sekulan ez da berdinduko harek in duen ziloa
8
Jainkoari esker onak atera dira gazteak
Batzuek bertzeak bezain dohain ederrez beteak
Nori ez du plazer eginen gauza horren ikusteak
Arbola batzu eihartu gabe fruituekilan bertzeak:
9
Hazi ederrak baziren noizbait norbaitek erainak
Sortu ordUlo hartuak pertsutarako dohainak
Irri goxo batekin daude gaur euskaldunen ezpainak
Xaharrak ixiltzen direneko badirelakotz ordainak.
10
Panpilli zutaz oroituz pertsu saio hau izan da
Aspergarri gerta daike luzegia baldinbada
Eskaintzeko baliatzen dut egun daukatan parada
Seme batek bere aitari in dezaken besarkada.