inprimatu
Anei eta bederatzireun
Izenburua:
Anei eta bederatzireun
Sinadura:
Ezenarro, Ander
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezenarro, Ander

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
622.zk.
Orrialdea:
6

Ezenarro'tar Ander

 

 Anei eta bederatzireun

 Ogeita amalaugarrena

 Otsaillaren ogeita seigarrena

 Ez aztutzeko eguna.

 Soraluze'ko abertzalien

 Gurendarik aundiena.

 Zabalųurikan EUZKADI Oro

 Jauregirik ederrena

 Orregatik jarri diogu

 ABENDA ETXEA izena.

 

 Guzti aldunak lagundu digu

 Sinisten degu benetan,

 Bestela ezin txiro batzuek

 Asi alako lanetan.

 Espaņa zaliak sayatu dira.

 Kaltezko asmo txarretan

 Abertzaliak gaņen urteik

 Beti bezela danetan

 ABENDA-ETXEA ala ikusita

 askok egingo du praketan.

 

 Ogei eta bost urte oin dira

 Lenen Soraluzetarrak

 Batzokitxo irikitzeko

 Egin ginduzen indarrak

 Erriko Jauntxu danak zioten

 Lau txotxoloren batzarra

 Zer diote oin ala ikusita

 ABENDA-ETXEA ain ederra?

 

 Soraluze'ko abertzaliak

 Danak egin dute aldana

 Baņa benetan eskerrik asko

 ALDAI'ik, egin digun lana

 Eta batzorde lagun zintzoari

 Opaturik zoriona.

 Aberri aldez gudaroztian

 Buru jartzeko gizonak

 ABENDA-ETXEA guda etxe dala

 laster da AZKATASUNA.

 


inprimatu