Biotz on, mutillak!
Evtuchenko, E.
Latza nintzan ni,
eurrez mutildu ni nebazan,
neuk nituan akatsez arduratu barik.
Jenteari erakutsi egiten neutsola,
uste neban,
zelan, bizi bear dauan,
eta jenteak ikasi egiala
Baiņa
parkatzen asi nintzan...
Ezaugarri txarra!
Eta bein, tarte sartu nintzan batean,
saio-tegiko neskatx laguntzaille batek, betaurrekoz,
nik lar zabal ikusten nitula gauzak, bota eustan.
Atzetik datoz
mutil arro ta agintzailleak
Euren ikubiltxo samurrak estuturik,
gorengo atsegiņaren ito-bearraz,
ausarki ager-azten dabez
nire argalkeriek.
Biotz on, mutillak!
Biotz on!
Segi ortik!
Egia esan, zuek baiņo jakitunago naz.
Enparauakaz latz ez izatera eltzean,
gazte izatea be itxi egin oi dogu.
Konturatzen naz,
lotsaturik,
azkarrago nazana.
Zuok zentzun ezago zarie,
baiņa ori ez da txarra,
zeuen zuzen-ezean be
zuzenak bait-zarie noizik bein.
Biotz on, mutillak!
Jakin egizue, baiņa,
nausiago izan eta utsiak geiago
ez dozuela egingo zin egiterakoan,
zeuen lazkeriz be gogaituta aurkituko zariela,
ta apurka apurka atsegiņagoak izango.
Beste mutil batzuk,
arro ta agintzaille,
datorkez atzetik
euren ikubiltxo samurrak estuturik,
gorenengo atsegiņaren ito bearraz,
eta zuon argalkerien kontra
oldartsu jagiko dira.
Eta, aurretik dirautzuet,
asko sufriduko dozue,
eta amorruz baita agiņak erakutsi be:
baiņa, naiz-ta onek lan aundia emon,
azkenez lortuko dozue
"Biotz on, mutillak!"
esateko beste ausardi izatea.