inprimatu
Antiguo'tik
Izenburua:
Antiguo'tik
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
761.zk.
Orrialdea:
4

Euskelzale

 

 Donostia'ko auzo onetan

 aitzen dira berriketan

 batzuek baietz, besteak ezetz

 ta gañera ez txantxetan

 txindia pranko ba omen dabil

 batzun batzuen abotan

 Donostia'tik Ernio'raño

 bi orduan jutekotan

 apustua egiña dago ta

 ez dakigu zer asmotan.

 

 Pillar'enea ostatutikan

 atera bear emen du

 ta Ernio'ko gurutzeraño

 bi ordun eldu bear du

 ez du maka izan bearko

 orixe egiten ba du

 emendik ara dagon bidea

 ezingo du ba zuzendu

 ¿laxterka utzi ta eganean

 joan bearko ez ote du?

 

 Orrelakorik ikustekotan

 ez gendun uste oraindik

 Donostia'tik Ernio'raño

 bi ordun joan zitekenik

 apustu ori irabazten bau

 alperrik dira aitzekik

 ona dalako egin dubela

 aitortu bearko det nik

 bada ezpada ikusi arte

 ez det esango ezetzik.

 

 Orain ez dakit Aiatarra dan

 edo Errota zarkua

 bide orretan jardun bear dan

 laxterkari sonatua

 bat izan ala bestea izan

 lana ba dute naikua

 bi ordu barru Ernioraño

 ez da ori nolanaikua

 netzako beintzat geigi litzake

 beste lau ordun joatea.

 


inprimatu