inprimatu
Antiguo'tik
Izenburua:
Antiguo'tik
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
757.zk.
Orrialdea:
4

Euskelzale

 

 Auzo ontako abertzaleak

 egin dira antzezlari

 batzuek mutillak besteak neskak

 bado denetik ugari

 oraintxe asi ote diraden

 lanean gogor dirudi

 gure oitura zar eta onak

 ta bai ere euskerari

 bultza eder bat ematekotan

 ekin diote lanari.

 Oiek orrela arigatikan

 antzerki ona zabaltzen

 dena alperritk izango dute

 iņor ez bada entzuten

 euskaldun onak baldin ba gera

 ta ez bagera lotsatzen

 antzerki oiek ikusi eta

 gogorki jardun txalotzen

 ta euskera gure izkuntza

 nolabait degun jasotzen.

 


inprimatu