inprimatu
Antiguo'tik
Izenburua:
Antiguo'tik
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
733.zk.
Orrialdea:
3

Euskelzale

 

 Mutrikuako erri politan

 bildu giñan idazleak

 idazle batza egitekotan

 gure izkuntza zaleak

 An giñan Napar iparrekoak,

 Bizkaitarrak antxe ziran,

 Gipuzkoako idazleakin

 denak pozez batu ziran

 ia guziok alkartu eta

 aurrerago joaten geran.

 

 Agur idazle anai arrebak

 ta Mutriku arrantzale

 zuekin pozik igaro leizke

 beste makiñat atsalde,

 ¿Noiz bilduko ote gera gu

 berriz ainbat abertzale

 gure euskera maite deguna

 ikusiarte garaille?

 lana onetan jarraitutzeko

 gertu dago "Euzkeltzale".

 


inprimatu