inprimatu
Zoriontasunaren billa
Izenburua:
Zoriontasunaren billa
Sinadura:
[Etxezarreta ?] Izaspi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
[Etxezarreta ?] Izaspi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
635.zk.
Orrialdea:
1

Zoriontasunaren billa

 

Izaspi

 

 Arizti, pagadi,

 Baso ta mendi

 Artean,

 Zorionik atzetik

 Neria izan dedin.

 Baña, zoriontasuna beti

 Nere oinkada aurrean igesi.

 

 Soro, mendarte,

 Aran ta uralde

 Biozkadaz,

 Itxaropen gabe

 Zorion alde.

 Baña, zoriontasuna beti

 Nere oinkada aurrean igesi.

 

 Aldapa, zelai,

 Itxazo ta ibai

 Nekez

 Oro ibilli natz

 Zorionen nai.

 Baña, zoriontasuna beti

 Nere oinkada aurrean igesi.

 

 Mendi gallurrera,

 Tontor arkaitzera

 Arranok,

 Oju egiten dun tokira

 Zorionen begira.

 Baña, zoriontasuna beti

 Nere oinkada aurrean igesi.

 

 Agortuta, aunatuta

 Zoriona ukatu det,

 Jarraikatzera,

 Eta lekaro ondartzan

 Gelditu naiz

 Atseden egitera,

 

 Gentza beroa

 Iritxi det

 Nere gogoan.

 

 Ondoratzen nerengana

 Gosetsuak

 Eskatu dit ¡jana!

 Eta txiroak,

 Jainkoaren izenean,

 Otoiztu du ¡ukarra!

 

 Esku ezurtsuan

 Ezarri diet

 Ogia ta dirua.

 

 Maitekor bat

 Urreratzen da

 Naikari eske.

 Eta oraindik

 Itzalgabekoa

 Pozkidan zale.

 

 Banakatzen ditut

 Bakoitzarekin

 Nere emaitz onenak.

 

 Oldarburuan

 Gomaitasuna,

 Maitagarri itxuraz,

 Nereganatzen da

 Itz eztitsu oek

 Esanaz:

 ¡NI NAIZ! ¡NI NAIZ!

 ZORIONTASUNA.

 


inprimatu