inprimatu
Lehenengo eta azkenengo bidaia
Izenburua:
Lehenengo eta azkenengo bidaia
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1245.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lehenengo eta azkenengo bidaia

 

 1

 

 Errezilgo puntatik

 joanik Donostiara

 egin nuen jira

 desio lizun batek

 nindulako tira.

 «Masaje»ko etxe bat

 ikusi-desira,

 nolako zirkoa zen

 ikusi-sikira...

 baina pasatakoak

 xelebreak dira!

 

 2

 

 Mutil zahartzen hasia

 nolatan nagoan,

 indarra ahoan,

 baina probatutzeko

 desioz nengoan.

 Erabakia hartu

 nuen nik lehengoan,

 lagun baten esana

 harturik gogoan.

 Hori probatu gabe

 ez mundutik joan.

 

 3

 

 Horrelako bidaiak

 nituen estraina,

 hura zen apaina!

 Neskatxei beldur nien

 deabruei haina.

 Azkenean ausartu

 nintzen alajaina

 kolonia botata

 jarririk apaina,

 pailasona egiteko

 bildur nintzen baina.

 

 4

 

 Gizona nola sartu

 leike hotz-hotzean

 etxe arrotzean...?

 Hura zen sufritzea

 denbora motzean!

 Eskaileratan gora

 pauso bakoitzean

 zirrara bat sartzen zen

 nere bihotzean...

 Eta eskuak dar-dar

 tirrina jotzean.

 

 5

 

 Zabaldu zuanean

 atearen ertza

 nola nengon pentsa...

 Eta agertu zenak

 zirudin iketza,

 neska polita baina

 Afrikako beltza.

 Kolpetik hauts bihurtu

 zitzaidan ametsa...

 Harekin nola piztu

 kaldelaren metxa?

 

 6

 

 Ez nengoan jaxua

 hasteko lanean,

 nere afanean,

 -bilutsik jarri zaite-

 esan zidanean.

 Masajeak ematen

 jarririk gainean,

 kalabreak sentitzen

 nituen barnean,

 alperrik zen hastea

 hartu-emanean.

 

ETXEZARRETA, J.M.


inprimatu