inprimatu
Irrifar egizu arren!
Izenburua:
Irrifar egizu arren!
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1198.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irrifar egizu arren!

 

Etxezarreta, J.M.

 

 1

 

 Hauxen da, jaunak, mundu

 engainagarria,

 nola sortu diteken

 hauzi larria.

 «Rejimenean» daukat

 andrea jarria,

 gizentzen zaiolako

 tripa edo gerria...

 Xistema berria

 digu ekarria,

 saltsatan neurria,

 gatzean urria...

 Baina ondorena da

 farregarria!!!

 

 2

 

 Medikuari egin

 bixita sarritan,

 Naturistarengana

 hurrengo zitan.

 -Zu hoiengana joaten

 zera gehiegitan!

 Esanik: jartzen zaizu

 haserre bizitan.

 Bazabiltz egitean,

 eta ez komeditan,

 egunez jan bitan,

 ez hamar alditan...

 Hori delata beti

 gabiltz erritan.

 

 3

 

 Dirua botatzeak

 ematen du pena,

 sekula egin gabe

 errejimena.

 «Metodo Atkins edo

 Astronautarena»

 Nahi den guzia janda

 argaltzen duena.

 Gezurra zekena,

 hoiek diotena,

 egin behar dena,

 denak dakitena:

 Bijili ta baraua

 dela onena.

 

 4

 

 Gosea gutxitzeko

 imi bat pastila,

 sendagilea dauka

 gizon abila.

 Jatekoa gatz gabe

 beti jan dedila,

 okela berriz plantxan

 edo «a la parrilla»

 zenbait maratila,

 errezeta pila,

 beterik kartila...

 hau da ixkanbila!

 Zoro etxetik Jaunak,

 libra nadila!!!

 

 5

 

 Ene, andre maitea,

 etzaitez engaina,

 horrek nahi duena da

 diru ordaina.

 Egon nahi bazenuke

 guapa eta liraina,

 gutxiago mobitu

 ahoko mingaina.

 Zenbait artimaina,

 duen alajaina!

 Ez da errez baina,

 zeuk hartu tamaina,

 ez dago argaltzerik

 janda zuk aina.

 

 6

 

 Haragiz ta berduraz

 gainezka tankea,

 ez nuen etxeratu

 andre merkea!

 Lau txapon eskuratzen

 dagoen nekea,

 ezin hobeki bizi

 Kashogi jekea.

 Mahaian atakea,

 jaten jo ta kea,

 hori dun sakea...!

 Lagata pakea,

 jan gabe ematen du

 oilalokea.

 

 7

 

 Gastu haundienetan

 ezin errepara

 pastila, belar-pote

 ta firin-fara,

 Zulo galanta dakar

 gure patrikara,

 galestia ez dela

 esateko kara.

 Mila modutara,

 gauz onak prepara,

 ondoren tripara,

 sartzen du ikara!

 Ez da errez betetzen

 horren ijara.

 

 8

 

 Etxean sartu eta

 zuzen sukaldera,

 jan usaia dagoen

 leku aldera.

 Mesedez... nora zoaz...?

 Ez egin galdera.

 Zerbait ahoratzeak

 ez dakar galera,

 badago aukera,

 bi pastel kolpera,

 doaz sabelera,

 hau da abelera!

 Globoak bezelaxe

 puztuko zera!!!

 

 9

 

 Erropak estu-estu

 soinean jantzita,

 josturan lehertu eta

 prakak hautsita.

 Gertatzen zaizun dena

 duzu merezita,

 medikuari egin

 berriro bixita...!

 Bazkaltzen hasita,

 jaten ikusita,

 ezin sinetsita,

 Ene, Santa Rita!

 Etzera argalduko

 egon etsita.

 

 10

 

 Metodo txoroekin

 enamoratua,

 baskulan jarri eta

 aztoratua.

 Zu masa onarekin

 zaude oratua,

 kosetxa bikoizteko

 ongi jorratua,

 Zabiltz zoratua,

 baratz loratua,

 zuk ahoratua,

 gero doblatua,

 argaltzeko sistemaz

 mejoratua.

 


inprimatu