inprimatu
Emakumeak apaiz
Izenburua:
Emakumeak apaiz
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
380.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Emakumeak apaiz

 

Izazpik

 

 1

 

 Holanda ortan gertatuakin

 ba det naikua komeri!

 Eskutitz baten eskabide au

 egiten didate neri:

 Emakumetaz an zer esan dan

 iņun ez dala ageri,

 apaiz-ezkontza bezela garbi

 esplikatzeko zueri.

 

 2

 

 Esker oneko biotz jatorra

 or dijoa erantzuna,

 nola ukatu neri faborez

 eskatutzen didazuna.

 Baiņa barkatu, aiņ illun dator

 Holandako oiartzuna,

 al dan garbien agertuko det

 irakurri ta entzuna.

 

 3

 

 Emakume ta gizonezkuak

 berdindu nai gaituztela,

 orretarako eskubideak

 antxiņatik dituztela.

 Elizan ere serbitutzeko

 preparatu zaiteztela,

 ontaz aurrera, jendeak apaiz

 eginda nai zaituztela.

 

 4

 

 Izaki danak zertako ziran

 ederki asko zekiņak,

 egin zituan gizon-andreak

 eskubidetan berdiņak.

 Religioa eta kultura

 bientzat dira egiņak,

 ori ez al du erakutsitzen

 ikasitako dotriņak.

 

 5

 

 Emakumea elizkoia da;

 ortara berez du sena,

 gizona baiņo askoz lenago

 biguntzen da Jesusena.

 Martiri ere izan dituzte

 ez dakit zenbat dozena,

 eta zergatik ezin liteke

 izan apaiz bat zuzena

 

 6

 

 Mundu guzia ezin eraman

 aurrera gizonezkuak,

 erri-nagusi jarri zaizkigu

 emakume tajuzkuak.

 Elizan ere egiņak dira

 mirari galant askuak,

 Kristo lenengo ikutu zuan

 emakumean eskuak.

 

 7

 

 Kendu bearra emakumea

 menderatutzeko griņa,

 zenbat mirari egin dituan

 konturatuko bagiņa.

 Jainkoa bera magal batian

 sortu ta gizon egiņa,

 or dadukagu gizon guzien

 gaņetik Ama Birgiņa.

 

 8

 

 Egunen baten igo ezkero

 pixu aundiko kargura,

 bizitza on bat erakutsitzen

 izan zazute ardura.

 Gizon guziak zuzentzen saia

 Jesukristoren modura,

 Oi! ofizio ederragorik

 agertu al da mundura!

 

 9

 

 Paulo Donea, bere denboran

 gauz onen aurka jeiki zan,

 apaiz eginda ez zuala nai

 emakumerik elizan;

 garai artako esklabaentzat

 nunbait kargu geiegi zen,

 gaur ortarako arrazoirikan

 ez dakit liteken izan.

 

 10

 

 Edozein gauzak bezela ditu

 alderdi txar eta onak,

 meritorikan batere ez du

 probatu gabe egonak.

 Aldaketarik izaten badu

 ustez betiko zegonak...

 Zer suertea izango duan

 abixatuta dagonak!

 

 11

 

 Nere izkuntza izan liteke

 norbaitentzat eskandalo,

 zer disgustoa neretzat ere

 kalterik egingo balo!

 Ai! Nere erri maitea gero

 zer datorkigun auskalo!

 Ez al da obe esnatutzia

 gelditu gabe bertan lo?

 

 12

 

 Gaia serio erabilli det

 broman artu bearrian,

 naizta askotxok naiago izan

 lengo oitura zarrian.

 Danak aurrera dijoaz eta

 gu zergatik baztarrian?

 Txantxetan ez da gauzarik artu

 Holandako Batzarrin.

 


inprimatu