inprimatu
Bertsolari txapelketaren ondorenak
Izenburua:
Bertsolari txapelketaren ondorenak
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
862.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolari txapelketaren ondorenak

 

Izazpik

 

 1

 

 Bertsolarien txapelketa hau

 Euskaltzaindiak jarria,

 baina babes eskeintzearren

 hor agertu da herria,

 arretaz eta erne jarririk

 jendetza pogarria.

 Ta joan ginen denok nabaitu

 gendun zerbait pozgarria,

 bertsolaritzan sortu zaigula

 beste molde bat berria.

 

 2

 

 Garai batean bertsolaritza

 tabernetan zen ekarri,

 baina gerora antzerki eta

 plazara zuten ekarri.

 Lan hontan aski saia zirenak

 Uztapide ta Basarri.

 Ta oraingoak haize berri bat

 dakarkigula igarri,

 ikastetxe ta goi-mallarako

 bidean digute jarri.

 

 3

 

 Zerbait berria sentitu zuen

 gure bihotzaren suak,

 hor entzundako bertso ederrak

 ez ziraden berdintsuak.

 Sakontasunez harrigarriak

 ta pentsakeraz osuak,

 esanahiez bete-beteak

 gainera doinu gozuak,

 molde hontako pitxiak ziren

 Amuritzaren bertsuak.

 

 4

 

 Ene Xabier, hire bertsuak

 hautsi zigutek hezia,

 mintzaira gozo, pixuz betea,

 hura bertso-eresia!

 Hitz bakoitzean zeramakiten

 sakontasun berezia,

 ezagun zien ez hengoela

 arinkeritan hezia,

 txapela ere eraman huan

 eta ondo merezia.

 

 5

 

 Beste hamasei partaidieri

 nere esker zorionak,

 aspaldi hontan urduri eta

 gau asko esnai egonak

 igarotako estu-aldiak

 ez ziren izango bromak,

 jendeak zion: «hauek ez ditut

 bertsotan bakarrik onak,

 baizik joku bat irabazi ta

 galtzen dakiten gizonak».

 

 6

 

 Maila hortara ez dira beti

 nahi dutenak iritxi,

 asko usteta gero erdia

 ezin inun erakutsi.

 Gaur zuen bidez bertsolaritzak

 ez du irabazi gutxi,

 egun gaiztoak igaro behar

 nahi badiogu eutsi,

 saiatu gabe bertantxe hiltzen

 ezingo diogu utzi.

 

 7

 

 Bertsolaritzak ez du merezi

 alde batera uzterik,

 ez ote dago ume ttikiei

 eskolan erakusterik...?

 Guk badakigu berez ez bada

 ez daukala ikasterik,

 baina akaso piztu liteke

 hasiez gero gazterik,

 ikastetxetan erakustea

 ez nuke nahi besterik.

 

 8

 

 Gure hizkuntza hartu gendunok

 bularretikan eranez,

 bertsolaritza maiteko degu

 nik pentsatutzen dedanez.

 Baina laguntza ez da egiten

 mingainarekin esanez,

 baizik jalaldi ta saioetan

 entzule sutsu izanez,

 hola debiltzen bertsolarlei

 babes gozoa emanez.

 


inprimatu