inprimatu
Alkar ezin ulertu
Izenburua:
Alkar ezin ulertu
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
411.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Alkar ezin ulertu

 

Izazpik

 

 -1-

 

 Euskalerritik urruti nabil

 ta andikan eskutitza,

 kartatxo auek alaitzen dute

 triste dagoen bizitza.

 Zabaldu eta bertso batzuek,

 -norbait nere aurka mintza-

 gizonok alkar ezin ulertu,

 auxe da auxe langintza!!!

 

 -2-

 

 Agurra beintzat jatorra degu

 lendabiziko itzetik,

 Jainko-aitzekin ni nabillela

 andereñoen atzetik.

 Agurtzen zaitut ez-ezaguna

 ta gaiñera biotzetik,

 baiñan Jainkoak gorde nazala

 mingaiñ gaiztoen gaitzetik.

 

 -3-

 

 Gaia utzita ez nuen uste

 iñor orrela asterik,

 zenbaitek duen buru eskasa

 ez baidago sinisterik.

 Argi pixka bat nai genduanak

 utzi gaituzu tristerik,

 erantzun-ordez emen ez dator

 zitalkeria besterik.

 

 -4-

 

 Sakon, pentsatu bearra dago

 gai zaillak konprenditzeko,

 zu ez zerade asko nekatu

 kalabaza argitzeko.

 Akaso urtez menderatua

 gauz auek ametitzeko,

 edo bestela buru gogorra

 guzia entenditzeko.

 

 -5-

 

 Gaia juzgatu zeikien ongi

 zentzun pixka bat izanda,

 agertutzen zan pentsakerari

 erantzun on bat emanda.

 Nere ideak ideaz neurtu

 bidezkoa ala zan da,

 ez gutxi samar errezatutzen

 dedala neri esanda.

 

 -6-

 

 Egun illunak ikusirikan

 biarko edo etziko,

 Jainko-jaiotza eskatutzera

 ote zera iritxiko?

 Pakean dagon Jaun Altsuari

 ez diozula utziko?

 zu konponduko zaitun Kristorik

 ez da mundura jetxiko!

 

 -7-

 

 Dana gezurra dala esaten

 duen apaiza nun dago?

 iñuzentetu ote zeraden

 pentsatzen asita nago.

 «Paliza»ere munduan bertan

 zuk ematia naiago,

 ez gaitzatzula, arren, juzgatu

 Jainkoak baiño lenago!!!

 

 -8-

 

 «Inkisizio» berria nai zuk

 zerorri juez jarrita,

 kasta ederra ez zeradela

 ortaz nago igarrita.

 Sinismenaren juzgatzaillia,

 orra, nundik etorrita!

 Espetxe baten sartu nazazu

 poliziak ekarrita.

 

 -9-

 

 Apaiz gazteak etsai-saretan

 erori omen gerata,

 pestarik pesta or gabiltzala

 nunai edozein erata.

 Zure begiak sorgiñak ere

 pizteko kapaz dirata,

 zertaz itzegin demoniuak

 ikusten asi zerata.

 

 -10-

 

 Jazkera, otoitz, sermoi ta kantu

 artu diguzu tamaiña,

 neurri estuak jartzen dituzu

 besterentzat, alajaiña.

 Zuk naikua lan izango dezu,

 -ez dakit zein zeran baiña-

 fraille zarren bat ez bazerade

 errezatutzen guk aiña.

 

 -11-

 

 Zure iritziz apaiz gazteak

 ez degu asko balio,

 jokera eta ejenplo txarrak

 nunaitik erruz dario.

 Beste guziak ola juzgatzen

 asi ezkero, adio,

 zure dotriña errugabeak

 «ZU PEKATARIA» dio!!!

 

 -12-

 

 Kontura gabe gizon petralak

 makiñabat badaudeta,

 zure bertsoak olaxe datoz

 zitalkeriaz beteta.

 Damutasuna azkenerako

 utzi al dezu gordeta?

 Barkatzen dizut, ez baidakizu

 zer egiten dezun eta.

 Albizu'tar Guillermo'ri erantzuna.

 


inprimatu