Mintza zaitez bere itzez
Etxezarreta, Iñaki
Eguna argitzean
euria goi-bean,
Zeru urdiñarengan
laiñoak aidean.
Yolas egin nai dute,
elkarrez dantzatu,
Oiuak, irrintziak,
denok katez lotu.
Tan-tan tantoka dira
lurrera erortzen,
Odeien garraxiak
elur dira biurtzen.
Lurrak irintzi naia
bularrak zabalduz,
Barneko egarria
ase du txastatuz.
Emeki arnas otzez
uraren kabia,
Arkaitz-sabel legorrez
eioz iturria.
Saltoz txintxer gaiñean
egoak astinduz,
Zugaizti ixilean
txoriak mantenduz.
Iges-iges gain bera...
Beldurrak darama.
Karraxien kelarra...!
Gaur, mendien Ama
Izuaren naigabez
gelditzen naiz minez
Eguna erori da
gauaren oiñazez.
Eta nere malkoak
ez dira asetzen...
Errekaren begiak
nutela otoizten:
Gaillurreko ametsak
nigaz daramazkit,
Itxas amorratuak
xurgatuko dizkit.
Arkaitz-uts zaitut uzten
mamirik gabean,
Zigorraren eletan
mantendu zaitean.
Zukin mintza nai nuen
elkar arkitzean,
Igande goiz orotan
mendira ioaitean.
Bainan «Eziña» dator
itz motel biurtuz,
Bioren esi tontor
«Erdera» altxatuz.
Egun luzez igartzen
arnas gabe iltzen,
Mami orde ezurtzen,
Arkaitz-soil gelditzen.
Itz legunen billa
galdezka nabila,
Nun arkitu, illa
pizteko abila?
Oroitu zaitez
diarra entzunez,
Altxa nahi nauzunez,
bizi maitasunez.
Indar almenez
gora ordez,
Ixil bildurti
noa zugandi.
Ikas entzuten elkarri,
Lotuz eskuz eskuari,
eta
Zuen izkuntz-bakarra
Beti bedi EUSKARA.
|