inprimatu
Eskalea (Arrayoztarrai)
Izenburua:
Eskalea (Arrayoztarrai)
Sinadura:
Etxenike, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxenike, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
304.zk.
Orrialdea:
1

ESKALEA

 

ETXENIKE'tar JUAN Arrayoztarrak

 

         (Arrayoztarrai)

 

 Txiro gaxoak ibiltzen dira

     erriaz erri

         bearrez,

 ¡limosnatxo bat! esanaz beti

     Jaungoikoaren

         izenez.

 

 Negar turriaz beteak dauzkat

     nere begi-ondo

         guztiak,

 asko alditan or ikusirik

     txiroen neke

         biziak.

 

 Tamal xamiñaz ¡ai! bete naute

     or dabiltzalaik

         negü'ez,

 beren bizia ateratzeko

     ¡ogi puska bat!

         erranez.

 

 Lo egitea gertatzen zaye

     askotan ere

         kanpoan,

 uda ala negu, otz ala bero,

     garai aldarte

         guztian.

 

 ¡Zenbat alditan adikatuak

     ez tira arkitzen

         gabean,

 dabiltzalarik, goiz eta atsalde,

     beren fardelak

         soñean!

 

 ¡Zenbat aldiz ¡ai! negu miñean,

     elurtan, zaigu

         gertatu,

 mundu ontatik egin dirala

     beste mundura

         aldatu!

 

 Zeru goyeko emaitz ayetan

     guk nai ba'degu

         elkartu

 mundu ontako gizaide auek

     bear ditugu

         maitatu.

 


inprimatu