Santa Katalina da
Etxeita, J. Imanol
I
Santa Katalina da,
Urtian-urtian
Semendiko illaren
Ogeta bostian.
II
Aaztuta euki barik
Beste urte guztian
Euki bear genduke
Biotzen erdian.
III
Beti zagoze egoten
Barrian kanpuan,
Arrantzale tristien
Peligro lepuan
IV
Jausi zan ermitia
Lurrera antxiña
Batera ta bestera
Or zabiltz Birjiña.
V
Triste zagoz Birjiña
Orrelan kanpuan
Imingo zara laster
Zu zeure lekuan.
VI
Ermita barriagaz
Zeure gazteluan,
Maite izango zara
Betiko munduan.
VII
Asi "Bastarretxen" da
"Pradua" tartera,
Ibilli dira Mundaka-n
Aterik atera.
VIII
"Probe" ta aberats
Guztiak batera,
Zeure "Tenpluen" billa
Birjiña ederra.
IX
Jornal barik "tenpluen"
Biar egitera,
Ezin artu leiteke
Jaungolko maitea
X
Ba-kigu Mari Anton
Zure "istoria"
Laster ikusiko dozu
Ermita barria.
XI
Zeruko atietan
Doña Saturnina,
Itxaroten daukozu
Santa Katalina.
XII
Manilan bere dauke
Zure memoria,
Egiteko diñoe
Ermita barria.
XIII
Entzun erriko seme
Indietakoak
Belauniko para-ta
Eiten erreguak.
XIV
Nun dau mundu onetan
Olako jentia?
Zuzen topako dabe
Zeruko bidea!
|