inprimatu
Nire herriagatik nigar egitez nekatua
Izenburua:
Nire herriagatik nigar egitez nekatua
Sinadura:
Aginaga, R.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aginaga, R

Argitalpena:
Isilik?.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
46

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nire herriagatik nigar egitez nekatua

 

Aginaga, R.

 

 Bazkaltzeko janaririk izango ote duenaren

 hestuasunez beterik

 jaikitzen nintzen.

 

 Etxe atariko ur zikinen

 usain kiratsua sar zedin

 etxeko atea irekitzen nuen.

 

 Zerriek sortzen zuten izurrite eta infekziozko

 paludismoaren tapiza

 oinutsik zapaldu ahal izateko

 uxa erazten nituen.

 

 Gosea dela medio

 "juete"aren soinura

 haurrek kantatzen zuten

 abestiak entzuten nituen.

 

 Sukar paludikoaren eraginez

 txorabiaturik zeuden aurpegirik gabeko

 haurren begiei so egiten nien.

 

 Behin eta berriz; INDARGE

 egunari aurre ematen zioten

 nire herriko gizon, emakume eta haurrekin batera

 isilean nigar egiten nuen.

 

 Eta nigar, nigar eta nigar egin nuen

 nire malkoak erabakitan

 bilakatu ziren arte,

 eta erabakia, indarretan

 eta indarra mogimenduan

 eta mogimendua ekintza.

 

 Eta hartu nituen

 nire herriko haur hil oro

 eta Osasun Ministeritzaren

 arduradunarengana eraman nituen.

 

 Eta hartu nituen

 nire herriko analfabeto guztiak

 eta Hezkuntza Ministeritzaren

 arduradunarengana eraman nituen.

 

 Eta hartu nituen

 ordaindu gabeko

 esku maskurturiko guztiak

 eta Lan Ministeritzaren

 arduradunarengana eraman nituen.

 

 Eta hartu nituen miseriaren

 ekonomilari diren emakume oro,

 jakinminez ziren haurrak,

 zahar nekatuak,

 bortxatuak izan ziren gaztetxoak,

 lur jota zeuden gizonak,

 eta denok tapiz handi bat osatu genuen

 Ministeritza guztien arduradunen aurrean,

 eta nahigabean elkarturik nigar egin genuen

 eta nigar, nigar, eta nigar egin genuen

 malkoak...

 erabakitan bilakatu ziren arte

 eta erabakia indarretan

 eta indarra mogimenduan

 eta mogimendua ekintzan

 Eta garraisi latz batean lehertu ginen;

 

 GORA IRAULTZA!!

 


inprimatu