Olaso
Etxeberria, [P.]
1.
Onaindia'tar Albert,
Nere ikaslaguna:
Iaungoikoak oraintxe
Zerura diguna.
Lohitzun'go Donibane'k
Berekin ziguna...
Zabaldu da Euzkadi'n
Zutazko oiartzuna.
2.
Markina'ko semea,
Euskotar argia
Zuk gazterik zenduen
Biotza garbia.
Bizitza zuri gerta,
Ain uste gabia
Asmo zintzoz zuk entzun
Enda-eskaria.
3.
Etsaien erasoak,
Zuretzat bai txikar.
Biotza zenduela
Borborrean indar.
Beti gertatu ziņan
Ziņezko erritar...
Egitazko sinistun
Adoretsu kistar.
4.
Gernika-erreketa,
Zuretzat mingarri:
Senideak an zenitun,
Oso errukarri.
Ondoren asi ziņan
Egiten aldarri...
Arerio gaiztoa
Utzi lotsagarri.
5.
Idatzi dituzunaz,
Aitortzen egia:
Zutik dago engoitik
Eusko Aberria
Geroak zu artuko
Ba'ziņa abestia...
Gizatasun onaren
Azken-eresia.
6.
Goi-oietatik orain
Ez, arren!, aaztu gu,...
Euzkadi'ri begira
Mindari zakigu.
Euskaldunak izaten
Guri gaur lagundu...
Ez dedintzat Aberri,
Bein ere lizundu.
|