Lur egarriaren arren minak
Agerre, Jose
Izu dakarra
egarri gaitzok ok,
alorren erretzailea.
¡Arren, bai, arren!
Jaungoikoari
eska dizogun euriya.
Ola beitzuten
lengo jorrailek,
orok ziezten omena.
Ola beharrez,
azken ilargiz
urtan sar bedi Epaila.
Gozagarrizko
euri sasoi au
eskuan genuen iya-iya-
ipar ergelak,
barreiazale,
euri au zigun nai traba.
Dirutan diru
ur hunek balio,
urre gorriya bailitza;
bañan olakoa
badu aspaldi
ezaigu izaten emana.
Iduria du-ta
agor-basoak
zeruak ugundu gaitz-lurra.
Urrun urrunat
badoaye berriz
urrana genuen ur hura.
Berriz gosea
langile-etxetan,
ozkaz aginka dongea.
Ereintzaroan
bazuen larri
nekazariyak kaltea.
Zerutik soilik
igurik deike
lazeri oen amaya.
Ez utzi gero
ibai-errekak
t'urak joaitera itxasora;
zabarrez edo,
gerta ba'zaizue
hunen egite makurra,
ez hel negarrez
Jaungoikoari
ezinbertzean eskeka,
nai ezbeitiyo
iñori lagun
berez jaukitzen ezba'da.
Besoen alperra
arin-beharrez,
mirari aisak ez galda.
Funtseko gauzak
izanik ere,
neke ta nekez bil oi da.
Ez uste gero
naikoa dela
gaurkotz dezagun urezta;
gerokoan ere
bear dugu lan
bein-betikotz t'erabata.
Ken behar dugu
mendi-goietan
agorte tzar ta gogorra:
ortarakoxe
zuraitzak jarri,
auxe beita bide ziurra.
Ur-menak bitez
basotan zear
gotor-gotorrak atera;
alegin zagun
izan ez dadin
lur puska ere garbala.
¡Beiti-aldeko
eremu trixtiak!
goitik datorzie bai gaitza.
Zuraitza digu
eman Jinkoak
lurretan dadin jabea.
Zuazti beitzen
orlei-orleia
Paradisu'ko Baratza.
|