Gabikagojeaskoa'tar Alberto, apaiz eta euskal-martiri
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
1
Seme apaiza kartzelan dute,
Zamora'n urte luzetan;
Lekeitio'ko errian dago
Aita azken-arnasetan (14).
2
Aitarengana utzi diote
Etortzen abadeari;
Esku-muturrak katiatuak
Utzirik, ain lotsagarri.
3
Aita zerraldo otzean dago
Semea etortzerako;
Aitaren gorputz-aurrean jarri
Da semea belauniko.
4
Alberto, seme errukarria,
Asi da aitari izketan;
Ingurukoak, ari entzunda,
Urtu dira negarretan.
5
Nork esan ango negar-zotiñen
Biotz-intziri samiñak?
Nork neurtu ango jende onaren
Malko (15) agortu eziñak?
6
Erri osoa sutan jarri da,
Apaiza laztandu (16) nairik;
Polizi bera lotsatan dago
7
«Naiago nuke - esaten dio
Apaizaren arrebari -
Lotura oiek kendu lenbailen
Zure anai minduari»
8
«Baiña sinistu zaidazu, arren,
- naiz gauzy gogorra izan -
Loturak aska (17) al izaleko
Gilizarik ez didate eman»
9
Erri guziak beso-zabalik
Artzen du apaiz zintzoa,
Itxaropenez gozatu nairik
Aren harruko giroa.
10
Ordubeteko epea izan du
Apaizak aita ikusteko;
Besterik gabe erainan date
Giltzapean ustelizeko.
11
Katetan dauden gure anaiak,
Gogora ditzagun beti;
Euskalerriko sua pizteko
Oiek ditugu illeti.
12
Gabikagojeaskoa degu
Euskalerriko martiri
Apaiz jatorrak az beza gure
Esker onaren agiri!