Astigarragako Tomasa
Etxaniz, Nemesio (Amilaitz)
Astigarrako Tomasak,
orrek eman dizkigu azak...
1
Lau mutil dabiltza
neska orren ondoren,
ta bakoitzari eman dio
maitasun laurden.
Astigarrako...
2
Ai, au aize hotza!
Nun den ire lotsa?
Ire inguruan ederki
arrotu den autsa...
Astigarrako...
3
Ez aiz i makala!
Ori den azala!
Zer egin den ondatzeko
ik unan itzala?
Astigarrako...
4
Ai, gure Tomasa!
Ederki da lasa;
baiņa orain estutu zaio
bere arnasa.
Astigarrako...
5
Nun den ire lengo
matraillen larrosa?
Bai laburra izan dela
ire maite-poza!
Astigarrako Tomasa
bukatu den ire mataza!
|