inprimatu
Enaratxuak
Izenburua:
Enaratxuak
Sinadura:
Adizkide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adizkide

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
123.zk.
Orrialdea:
1

Enaratxuak

 

Adizkide

 

     (Nere adizkide Keperin eta Koldobika'ri.)

 

 Gaur goiz-goizian ortze ederrari

         Gelatik negon begira

 ¡Gauza ederrik ugari asko

         Ludi onetan badira!

 Bañan... onetan enaratxo bi

         Bertan tellatu azpira

 Etorri dira txorro txioka

         Beren lurrezko kabira.

 Gauza politak guztiz ugari

         Jaunak ein ditu ludira

 Eta txoriño ain polit oyek

         Itxusiyenak ez dira.

 Alkarri biyak beti arraika

         Dabiltzan toki guztira

 Bat urrundu da?... bestia ere

         Aurki da, aren tokira.

 ¡Zeñen maitero dabiltzan biyak

         Egetan jira ta bira!

 ¡Eunda sekulan nere aurretik

         Aldenduko ez balira!...

 

 ***

 

 Enaratxuak, zatozte arren

         Etor ene ikus-begira

 Poz atsegiña dakarzute-ta

         Ene biotzaren erdira.

 


inprimatu